Arrantza munduko emakumeen kemena, itsasoan sareekin arrainak jasotzen diren unearekin irudikatzen da.
Istorikoki emakumeen jarduera fisikoa, itsasora baino lehorrera lotuagoa egon da, bai portuko lanetan, bai bakoitzaren etxearen gobernutan. Eginbehar guzti hauek gutxietsi gabe, arrantzara joandako beraien etxeko eta inguruko ezagunen itxaronaldi luzeek, emakume hauen bihotzetan kezka eta desirarik handienak sorrarazten zituztenaren zalantzarik ez daukat.
Gaur egun, internet, webcam, telebista eta hainbat modu ditugu ontzian gertatzen denaren irudi zehatz bat egiteko, baina orain gutxirarte, itsasoratzen ziren arrantzaleak urrutian desagertzen ziren momentuan, beraien berririk edukitzeko modurik ez eta bueltatu bitarteko gertakarien ezagueren faltan, itsasontzian gertatzen ziren kondairetan oinarrituta, bakoitzak bere irudia sortuko zuen, pentsamendua zeukaten tokian, begiek iristerik ez zutelarik.
Adore hau adierazteko, lanean dagoen emakume baten oldarmenetik, pentsakor dagoen jarreratik, arrantzako gorengo unean, uretatik arrainak jasotzerakoan, sareek har ditzaketen forma ezbedinetan, han agertzen da arrantza munduko emakumearen irudia. Nolabait, itsasoan gertatzen den eta bizitzeko aukerarik ez zuten pasarte baten zuzenean parte hartzeko aukera.
Imagina honen malenkolia, indarra, itxaropena, errealismoa, ingurunean topa dezakegun giroarekin areagotu daiteke, guzti honen gorenezko adierazpena, benetan kontrako den egoera klimatologiko bati esker lortzeraino.
Brontzezko eskultura urez betetako azalera batetatik irtenten da, sarea itsasoan bailitzan. Bere formak, neurriak eta agertzen duen tentsioak eta indarrak inguratzen duen bolumenari aurre egiten dio, interes puntu bilakatuz.